XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IXABEL.- Bidaia ajentziakoak ez dit deitu, eskerrak.

Seguru Kenyak ez duela esistitzen.

Gehiago gustatzen zait etxea horrela uztea (Egongelari begirada bat botako dio)

Ez dut hain hutsik uzten.

Akabo, San Blas 16, 4.a!

ANTTON.- Akabo, bai.

IXABEL.- Hamaika gauza ikusi ditu etxe honek.

ANTTON.- Hamaika gauza bizi izan ditugu etxe honetan.

IXABEL.- Pentsa!

Orain ez daukat, lehenago nuen pena hori.

ANTTON.- Asko arintzen du hitzegiteak.

IXABEL.- Pakean nago, baina sekulako beroa daukat, beroa edo haize falta.

Behar bada ez da ideia ona izan hemen bakarrik geratzea.

Inesi deituko diot.

Telefonoa hartu eta zenbaki bat markatzen hasiko da.

Berehala, ordea, telefonoa bere lekuan utziko du.

IXABEL.- Ez.

Zertarako?

Seguru deitu eta damutu egingo naizela.

ANTTON.- Hori seguru.

Hemen izango zenuke bi minutu barru ate joka anbulantzia eta guzti.

IXABEL.- Ez, haize fresko pixka baten beharra besterik ez da.

Baina, berriz eseri aurretik, paper hauek erre nahi nituzke.